|

|

 |

"Loteria" hitza lotto italiar hitzetik dator eta hitz horren esanahia sorta edo patua da. Baina loteriaren
historia gutxienez Moisesen garai biblikoetakoa da, Jordan ibaiaren mendebaldeko lurrak banatzeko loteria
erabili baitzuen. Metodo bera erabili zen munduko beste muturrean Txinako Harresi Handiaren eraikuntza
finantzatzeko.

Gaur egungo billeteen Loteria Nazionala Espainian jaio zen Independentziaren Gerra-garaian eta bere
helburua zergadunak kaltetu gabe altxor publikoaren sarrerak handitzea zen.


Gure historiako lehen Konstituzioa aldarrikatu baino hamabost egun lehenago, Cadizen 1812ko martxoaren 4an
Loteria Nazional berriaren lehen zozketa egin zen. Hasiera batean bakarrik Cadiz eta San Fernandon egin
zen zozketa, beranduago Ceutara zabaldu zen eta geroago Andaluzia osora eta azkenik Espainia osora. Orduan
bere egoitza Madrilera eraman zuten eta 1814ko otsailaren 28an egin zen horko lehen zozketa.

Zenbatekoek erakusten zutenez, jendeak hasieratik Primitiva baino nahiago izan zuen Loteria Modernoa. 1815
eta 1817 bitartean Loteria Modernoak Primitivaren sarrerak bikoiztu zituen eta ondorengo bi urteetan tarte
hori asko handitu zen.1817an Espainian 497 Loteri Administrazio zeuden: horietako 25 Madrileko hirigunean
kokaturik zeuden eta 5 Bartzelonako hirigunean. Bitxikeria gisa esango dugu guztiak gizonen eskuetan
zeudela, emakumeen eskuetan zeuden bi loteri administrazio izan ezik: bat Bartzelonan eta bestea Murtzian.


LOTERIAREN EGINKIZUN SOZIALA

Loteria Nazionala hasieratik zuzenean ongintza-, gizarte-, kultura- eta kirol-ekintzei loturik egon zen.
Izan ere aurreko horien gastuei aurre egiteko Estatuarentzako finantzazio-sistema berria lortzeko
bitarteko moduan jaio zen eta gaur egun Loteria Nazionalaren salmentatik biltzen den diruaren %25
Estatuaren Aurrekontuaren bidez ospitaleak egiteko, bideak egiteko, hezkuntzarako, marjinazioaren aurka
borrokatzeko, etab.etarako erabiltzen da.

Besteak beste Kantzerraren Aurkako Espainiako Elkartea, Zaldi Jokoen Mundua eta Gurutze Gorria dira
loteriaren onuradunak. Urteetan zehar Loteria Nazionalak hainbat gertaera eta entitate finantzatu ditu:
Bartzelonako Joko Olinpikoak, 1982ko Munduko Futbol txapelketa, Sevillako Erakusketa Unibertsala, "Granada
1995" Eski Alpetarraren Munduko txapelketa, Donejakue 99 eta Mallorkako Palmako Unibertsitatea.


ZORTEAREN HAURRAK

San Ildefonso ikastetxea, 500 urtetik gorako bizitza trinkoa izan duen ongintzako erakundea da. Erakunde
horretan Madrileko umezurtzak hartzen, hezten eta kolokatzen dituzte. Horretaz gain liturgiak, jai
publikoak eta loteriak egiten dituzte.

1771ko martxoaren 7an haurrek lehen aldiz zozketako zenbakiak ateratzen parte hartu zutenetik, ohikoa da
San Ildefonsoko ikasleak Loteria Nazionalaren zozketarekin erlazionatzea. Kasualitatez Loteria
Nazionalaren bulegoak San Ildefonso plazan kokaturik zeuden. Bi mendetik gorako usadio da San Ildefonsoko
haurrek loteriako zenbakiak kantatzearena, eta Gabonetako zozketan lortzen du arretarik handiena. Haur
kantari horientzat anekdotaz eta bitxikeriaz beteriko egunak izaten dira, zorte, ilusio eta poz handiko
egunak. |
|
 |

|
|